BERRI FRESKUE

Archive for azaroa, 2013

Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu erasoa egiteagatik

by on Aza.25, 2013, under Sailkatugabeak

43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Barakaldon emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, erasoa 21:00etan gertatu zen, biktimaren etxeko igogailuan. Emakumea portalera sartu zenean, gizonak atzetik jarraitu zion eta igogailuan sartu zen emakumearekin batera.

Ustezko erasotzaileak labanarekin mehatxu egin omen zion biktimari eta orduan hasi ziren ukitu sexualak. Zorionez, emakumeak bere burua babestea eta ihes egitea lortu zuen.

Biktima laguntza eske hasi zen eta Ertzaintzak abisua jaso eta gutxira, ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Leave a Comment more...

Indarkeria matxistak 43 emakume hil ditu 2003tik Hego Euskal Herrian

by on Aza.25, 2013, under Sailkatugabeak

Azken biktima Amagoia izan da. 26 urterekin hil zuen senarrak Laudion. Horrela, 43 dira Hego Euskal Herrian indarkeria matxistak azken hamarkadan utzitako biktimak, horietako 21 Bizkaian, 11 Nafarroan, 6 Gipuzkoan eta 5 Araban.

Gainera, salaketek gora egin dute, eta 5.000 erregistratu ziren iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, zenbakiek behera egin dute, baina Berdintasunerako institutuak dio, ziurrenik, krisi egoeragatik emakume askok ez dutela salaketarik jarri.

Indarkeria matxistak modu ezberdinak dituenez, euskal emakumeen % 12k diote noizbait jasan dutela, Emakunderen arabera.

Biktimen adinak, behera

Gazteizko Udala emakumeen kontrako indarkeriaren 535 emakume artatzen ari da aurten, horietako 193 berriak dira (iaz ez zituzten artatzen), eta 35,5 urte dituzte batez beste, iaz baino hiru urte gutxiago. Hala ere, aurten kasu berri gutxiago atzeman dituzte, iaz 231 kasu berri jaso baitzituzten.

Gasteizko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira zabaldu duenez, aurten lehenengo aldiz artatu dituzten emakumeen batez besteko adina 35 urte eta erdikoa da (iaz, 38,4 urtekoa zen). Gehienak tratu txar psikologiko edo emozionalen (% 48) biktima edo tratu txar fisikoen (% 42,6) biktima dira.

Ainhoa Domaica Gasteizko Udaleko Gizarte Gaietarako zinegotziak azpimarratu duenez, biktimak gero eta gazteagoak dira, eta, hori dela eta, prebentzio kanpainak eta gazteen baloreen hezkuntza indartu dituztela azaldu du.

Milaka emakume, zaintzapean

4.746 emakumek (575 Araban, 2.537 Bizkaian eta 1.634 Gipuzkoan) Ertzaintzaren babesa, maila desberdinetakoa, jasotzen dute emakumeen kontrako indarkeriari eta etxeko indarkeriari aurre egiteko, Segurtasun Sailaren arabera. Horren arabera, zifra hori aldatuz doa, baina azken urteetan gora egin du.

Ertzaintzak eskaintzen dituen babes neurriak biktimaren arriskuaren eta egoeraren arabera aldatzen dira; adibidez, biktimek bere burua babesteko neurriak ikas ditzakete, edo, arrisku handieneko kasuetan, bizkartzain pertsonal baten babesa izan dezakete.

Kaltetuak babesteko, lan sistema oso landua duela azaldu du Ertzaintzak, herritarrak babesten dituzten unitate guztiek bat eginda osatzen den azpiegitura bati esker. Gainera, kontu horietan Europar Batasunean aitzindaria den Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, arriskuak ebaluatzeko tresna bat dute martxan.

Biktima gazteak

EAEn, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen % 35,5 30 urtetik behera dituzte; eta kasu askotan, adingabeak dira biktimak.

Indarkeria motari dagokionez, 18 urtetik beherakoen kasuan, askatasun sexualaren kontrako delituak dira gehien ugaritu direnak, % 90 2013ko lehenengo seihilekoan hain zuzen ere.

18 eta 30 urte arteko emakumeen artean, % 30 hazi dira askatasun sexualaren kontrako erasoak eta familia barruko indarkeria.

Emakunderen arabera, indarkeria matxista gehien 31 eta 40 urte arteko emakumeek pairatzen dute. Tarte horretan, bikotekideen edo bikotekideen eraso fisikoak dira nagusi. Horren aurrean, Emakundek gazteen baloreen hezkuntza jorratzea eskatu du, joera hori aldatzeko.

Nafarroan, emakumeen arretarako zerbitzuak 1.300 indarkeria matxista kasu artatu ditu urtebetean. Salatzaileen ia erdiak 21 eta 40 urte artean zituen.

Ipar Euskal Herrian, berriz, 150-200 salaketa jartzen dituzte urtero emakumeen aurkako indarkeriagatik. Fiskaltzak azpimarratu du lege aldetik urratsak egin dituztela, eta orain aparteko indarkeria gisa sailkatu dutela.

Leave a Comment more...

Ikasleak kalera irten dira LOMCE salatzeko

by on Aza.25, 2013, under Sailkatugabeak

Ozen entzun da gaur, berriro, LOMCE legearen kontrako mezua Euskal Herriko kaleetan. Gaur onartu dute hezkuntza erreformatzeko lege hori Espainiako Senatuan, PPren gehiengo osoaren eskutik. 136 boz jaso ditu alde, 81 aurka, eta 3 txurian, UPNko ordezkarienak.

Eguerdirako protesta ekitaldiak deituta zeuden hiriburuetan Senatutik pasako duzue baina ez Euskal Herritik! lelopean, eta Bilbon bi lagun identifikatu dituzte ertzainek. EAJren egoitza nagusi Sabin Etxearen inguruetan izan da; LOMCEren kontrako kartelak jarri nahi zituzten bertan hainbat ikaslek. Eskopeta tiro bat egin dute poliziek airera gazteak sakabanatzeko. Ikasleek beren ekintzaren zergatia azaldu dute: “EAJk ezarriko du erreforma hau hemen, eta bertako arduradun politikoen aurrean protesta egin nahi izan dugu Madrildik datorren inposizio honengatik”. Gazteen arabera, Sabin Etxera heldu direnerako ertzainak bertan ziren eta borrekin saiatu dira ikasleen ekintza saihestarazten.

LOMCEri egindako osoko zuzenketa guztiak atzera bota zituen atzo PPk arratseko bozketan Espainiako Senatuan, eta gaur zatikako zuzenketak aztertzen ari dira. Onartu ez duen aldaketarik PPk. Nagusiena, Gizarte Zientzietako Batxilergoan Matematika ikasgaia derrigorrezko gisara jartzea. Lege proiektuan ez zuten hala jarri, eta, besteak beste, ekonomiaren alorreko elkarteen kexua eragin zuen horrek, lege proiektuak bidea jartzen baitzuen unibertsitatean ekonomia ikasketak egiteko, aurrez matematika ikasi gabe.

Jaurlaritzak helegitea jarriko du

Legea gaur onartuko dute Senatuan, eta Kongresura azken itzulia egingo du ondoren. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri du Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko dutela legearen kontra. Behin eta berriro esan du eskumenak urratzen dituela lege horrek.

Leave a Comment more...

93 urteko andre bat hil da Sestaon, etxe batek su hartuta

by on Aza.25, 2013, under Sailkatugabeak

Larunbat gauean gertatu da ezbeharra, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 00:50ean, sute bat piztu da Sestaoko Zuloaga kaleko 7. zenbakian, eta bertara joan dira suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak.

01:15ean, etxebizitzara sartu dira suhiltzaileak, eta bertan topatu dute 93 urteko andrea, hilda. Gainerako etxebizitzak hutsarazi dituzte badaezpada, eta goizaldean zehar itzuli ahal izan dira etxera. Sutea zer dela-eta piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.

Leave a Comment more...

Euskaltegietako matrikulazioen jaitsiera murriztu egin da 2013an

by on Aza.17, 2013, under Sailkatugabeak

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan duenez, euskaltegietako matrikulazioetan “jaitsiera handia” izan da azken hiru urteotan, baina 2013-2014 ikasturtean joera hori aldatzea lortu dute, jaitsiera % 1ekoa izan baita oraingoan. Baztarrikak prentsaurrekoa eskaini du Donostian, eta pozik agertu da “azken urteotan gertatu den matrikulazioen jaitsiera murriztea” lortu baitute. Izan ere, 2010-2011 ikasturtetik 19 puntukoa izan da jaitsiera hori. Horrela, Baztarrikak gogoratu dituen datuen arabera, % 6,33ko jaitsiera izan zuten 2010-2011n, % 5,48koa 2011-2012n eta % 7,09koa 2012-2013n. Oraingoan % 1era jaitsi da, “testuinguru ekonomiko zailean: formazioari eta aisialdiari dagokien ikasketa-jardueretan gero eta eskari gutxiago dagoenean”.

Sailburuordeak azaldu du “tendentzia aldaketa” dagoela matrikulazioetan, eta, datorren ikasturteari begira, “sendotzen den ikusi beharko da”. Horrela izango den esperantza azaldu du, “tendentzia aldekoa delako”.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak matrikulazioen jaitsieraren zergatiak aztertu ditu, “testuinguruen eta abagune politikoen gainetik”. Besteak beste, ikasleen egoerara moldatzeko, “ordutegi moduluen aldaketa” nabarmen du.

Baztarrikak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan 30 milioi euroko laguntzak aurreikusten dituztela euskaltegientzat; 18 pribatuentzat eta 12 publikoentzat eta udal mailakoentzat. Sailburuordetzak emango dituen laguntzen % 70 izango da, eta 2014an euskaltegiek eskaintzen dituzten moduluen finantziazioa 660 euroan igoko dutela eta banako bekek 100.000 euro gehiago jasoko dituztela, 800.000 euro guztira.

http://www.eitb.com/eu/kultura/osoa/1746376/euskaltegien-matrikulazioa-20132014—1eko-jaitsiera/

Leave a Comment more...

Zenbat euskal hiztun gara munduan? Lehen ‘Tribuaren Berbak’ saioan

by on Aza.17, 2013, under Sailkatugabeak

Kike Amonarrizek ‘Tribuaren Berbak’ saioa estreinatuko du asteazkenean, 22:15ean, eta, bertan, euskara hobeto ezagutzen ahaleginduko da, euskaren inguruko hainbat galderei erantzuna emanez.

Euskararen tamainari buruz arituko da saioa estreinaldiaren egunean. Horretarako, datu interesgarriak aurkeztuko dizkigute, zenbait galdera planteatuta. Bi galdera aurreratuko ditugu atariko gisa:

– Euskarak zenbatgarren lekua betetzen du munduko 7.000 hizkuntzen artean, hiztun kopuruaren arabera?

– Zenbat euskal hiztun daude munduan?

Horrelako galdera ugari aurkeztuko digu ‘Tribuaren Berbak’ saioak, eta guztien erantzuna bilatuko dute bertan. Buruari eraginaraziko digu saioak. Kale inkestak egingo dituzte, hainbat aditu elkarrizketatuko dute, astero hiru korrespontsal arituko dira solasean, eta datuak eta ikerketen emaitzak era berezian eta ikusgarrian aurkezten ahaleginduko dira.

Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako saioak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen gaineko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezka eta galderei erantzun, beti ere, modu atseginean. Barne produkzioko apustua da ‘Tribuaren Berbak’, eta asteazkeneko ordutegi nagusia sendotzera dator.

Zein da euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean? Horri erantzuten saiatuko da lehen saioa. Eta horretarako, adituen iritziak eta arituen esperientziak entzungo ditugu. HUHEZIko irakasle eta Garabideko kide den Jon Sarasuarekin izango dira, baita euskarak egin duen bidea aztertzen ari diren ordezkari kitxua, nasa eta kurduekin ere. Carlos Cid madrildarra ezagutuko dute, euskara ikasi eta Madrilen euskaraz bizi den irakaslea. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea den Itziar Mendizabal ere izango da saioan.

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1739850/euskara-ezagutzeko-saioa-kike-amonarrizen-eskutik-azteazkenero/

Leave a Comment more...

Getxo, komiki azokarako prest

by on Aza.17, 2013, under Sailkatugabeak

Getxoko Komiki Azoka azaroaren 22tik 24ra egingo dute. Areetako Geltokiko enparantzak 12. urtez hartuko du komikiaren erakuslehioa: bisitariek nobedadeak, komiki zaharrak eta orijinalak erosi ahal izango dute.

62 stand izango dira guztira eta argitaletxeek nobedadeak aurkeztuko dituzte, zaletuek nazioarteko zein Estatuko sortzaileen sinadurak lortuko dituzte, tartean Brian Talbot, Alfonso Zapico, David Rubin eta Guy Delisle, “Guía del mal padre” komikia aurkeztuko duena.

Esparruan bederatzi erakusketa izango dira, tartean “Comics manga&co” izenekoa edota Raquel Corcolesi eskainitakoa.

Aurtengo edizioan beste bi izen handi omenduko dituzte: Luis Gasca donostiarra (Donostiako komikiaren museoa amaitzen dabil) eta Jan, Superlopez ezagunaren egilea. Biak ala biak ostiralean, 22an, izango dira, 19:00etatik aurrera.

Leave a Comment more...

La Academia Galega pretende aliarse con Euskaltzaindia para plantar cara a Wert

by on Aza.17, 2013, under Sailkatugabeak

Xesús Alonso Monterok, RAG-eko (Real Academia Galega) presidentea, zihurtatu du Euskaltzaindia eta Institut d’Estudis Catalans-ekin batera preparatzen ari dela estrategia bat Wert ministroaren erreformaren aurka egiteko eta hiru instituzioak batera defendatzea.

Monterok esan du, atzo Santiagon egindakon literatur ekintza batera asistitu ondoren, Kultur Ministraritzaren murrizketa presupuestoetan “txarto ikusi dela”  euskal, katalan eta galiziar akedemien artean sortutako egoera “delikatua” delako  jadanik dagoen finantziazio arazoa txarragotzean.

Ostiralean Katalandar instituzioaren presidentearekin, Salvador Ginerekin elkartu zen, Euskal Akademiarekin batera egingo den mugimenduaren hastean aurreratzeko. Aukeratutako bidea, “Madrilera eramango den” “manifestu bat” egitea da, hiru instituzioen eta kulturaren alde egiten duen aurkezpen batekin batera aurkeztuko dena.

 

Bizkaia, El Correo 2013-11-17

http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131117/cultura/academia-galega-pretende-aliarse-20131117.html

Leave a Comment more...

Euskal sortzaileak eta munduko euskara eta euskal kulturako ikasleak gertuago izango dira hemendik aurrera

by on Aza.10, 2013, under Sailkatugabeak

   Euskal sortzaileek sekula baino presentzia handiagoa izango dute nazioarteko unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker. Euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza saioak eskaini ahalko dizkiete , Euskal Herritik, Etxepare Institutuak mundu osoko 34 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

   Egitasmoa gaur aurkeztu dute, Donostian, erakustaldi bat eginez. Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da. Edozein arlotako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskainiko zaie sareko irakurleei (irakasleei), eta Etxepare Institutuak hartuko du segidan egileekin harremanetan jarri eta hitzorduak kudeatzeko ardura.

Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregik adierazi duenaren arabera, malgutasuna, gertutasuna eta gaurkotasuna sustatu nahi dira gehienbat, ikuspuntu pedagogikoa abiapuntu hartuta; hala, irakasleek aldez aurretik prestatu beharko dute gaia ikasleekin, eta gidoi bat prestatu. Saioak ordubete ingurukoak izango dira.

Leave a Comment more...

Fiskalaren ustez, Hodei Egiluz ekintza kriminal baten biktima izan zen.

by on Aza.10, 2013, under Sailkatugabeak

Urriaren 19tik gaur egunera arte darama 23 urteko Hodei Eguiluz galdakoztarrak Belgikan desagerturik. Anberesko poliziak jakinarazi gaur ez duela gaztearen arrastorik eta bere desagerpenarekin lotura izan zezaketen atxolitu guztiek zin egin dutela ez dakitela ezer Hodeiri buruz ezta non dagoen. Hala eta guztiz ere, Anberesko Fiskaltzaren bozeramaileak adierazi du Hodeiren gorpua aurkitzeak duela lehentasuna, ziur baitaude gazte galdakoztarra ekintza kriminal baten biktima izan dela.

Poliziak Hodei desagertu zen egunetik gaur egunera arte Anberesko kaleak eta hiritik igarotzen den Eskalda ibaia arakatu eta miatu egin dituzte, ezer aurkituz. Nahiz eta bilaketa sakona egin, poliziak Hodei bizirik aurkitzeko espektatibak gero eta txikiagoak dira, hasieratik susmatu egin zutelako Hodeiri ezbeharren bat gertatu zitzaiola.

Baina, ezin daiteke ahaztu gaztearen familiak igarotzen ari den estualdia eta etsipena, ikusiz bere familia kide bat desagertu egin dela eta ez dela agertzen. Horregatik Anberesko Fiskaltzeak eta poliziak familiarekin harremanetan daude azken orduko informazioen berri emateko.

Hemendik Hodeiren familiari doluminik bizienak bidaltzen dizkiogu, gaztea ahalik eta azkarren ager dadilaren itxaropenarekin. Jarraian jartzen dizuegu familiak sortutako twitter profila:

https://twitter.com/HodeiMissing @HodeiMissing

ANIMO!!

Leave a Comment more...

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...