BERRI FRESKUE

Supermintzalagunen 20. promozioa martxan da

by on Aza.02, 2013, under Sailkatugabeak

Lehen promozioa Donostian zabaldu zen, eta gaur egun 5.500 superheroi anonimo ari dira Euskal Herri osoko mintzapraktika egitasmoetan. Euskararen alde egunerokoan alea jartzen duten superheroiak omentzea da aurtengo kanpainaren xedea.

Duela 20 urte sortu ziren lehen mintzalagun taldeak Donostian. Bagera Elkarteko orduko kide batzuen artean kezka piztu zen euskaltegiko ikasleek euskara erabiltzeko zituzten zailtasunak ikusita. Horregatik, mintzapraktika modu atsegin eta erraz batean egiteko Mintzalaguna ekimena antolatu zuten. Hasiera batean dozena bat bagerakide euskara ikasle banarekin elkartzen zen, euskaraz mintzapraktika egiteko. Lehenengo urratsak ematen hasi eta Mintzalagun egitasmoa hezurmamitzen joan zen, gaur egun hartu duen hedapenera izatera iristeraino.

Mintzapraktika egitasmoetan euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira euskaraz mintzatzeko ohitura dutenekin, erabileran eragiteko, hizketarako konfiantza hartzeko eta gune berriak eskaintzeko, eta urterik urtera gero eta jende gehiagok ematen du izena. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak izaten dira, eta astean behin biltzen dira. Berbalagun, mintzakide edo solaslagun izena ere hartzen dute, eta 80 herri eta eskualdetan zabalduak daude. Azken urteetan, hirigune handietako egitasmoak indartu dira bereziki, (Donostia, Gasteiz, Iruñerria eta Bilbo ingurua). Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea. Parte hartzaileen gorakadan eragin handia izan du azken 6 urteetan Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarlanak.

Aurten, 22 herri eta eskualdek hartu dute parte, eta inoizko bateratuena izan da.

Izena emateko behar den informazioa herriko euskara elkartean, euskaltegian, udalean edota mintzalaguna.org webgunean aurki daiteke.


Leave a Reply

*

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...