BERRI FRESKUE

Zenbat euskal hiztun gara munduan? Lehen ‘Tribuaren Berbak’ saioan

by on Aza.17, 2013, under Sailkatugabeak

Kike Amonarrizek ‘Tribuaren Berbak’ saioa estreinatuko du asteazkenean, 22:15ean, eta, bertan, euskara hobeto ezagutzen ahaleginduko da, euskaren inguruko hainbat galderei erantzuna emanez.

Euskararen tamainari buruz arituko da saioa estreinaldiaren egunean. Horretarako, datu interesgarriak aurkeztuko dizkigute, zenbait galdera planteatuta. Bi galdera aurreratuko ditugu atariko gisa:

– Euskarak zenbatgarren lekua betetzen du munduko 7.000 hizkuntzen artean, hiztun kopuruaren arabera?

– Zenbat euskal hiztun daude munduan?

Horrelako galdera ugari aurkeztuko digu ‘Tribuaren Berbak’ saioak, eta guztien erantzuna bilatuko dute bertan. Buruari eraginaraziko digu saioak. Kale inkestak egingo dituzte, hainbat aditu elkarrizketatuko dute, astero hiru korrespontsal arituko dira solasean, eta datuak eta ikerketen emaitzak era berezian eta ikusgarrian aurkezten ahaleginduko dira.

Orio ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin egindako saioak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Euskararen gaineko interesa piztu nahi du, jorratuko diren gaiekin ikusleak harritu, entretenitu eta informatu, eta jendeak izan ohi dituen kezka eta galderei erantzun, beti ere, modu atseginean. Barne produkzioko apustua da ‘Tribuaren Berbak’, eta asteazkeneko ordutegi nagusia sendotzera dator.

Zein da euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean? Horri erantzuten saiatuko da lehen saioa. Eta horretarako, adituen iritziak eta arituen esperientziak entzungo ditugu. HUHEZIko irakasle eta Garabideko kide den Jon Sarasuarekin izango dira, baita euskarak egin duen bidea aztertzen ari diren ordezkari kitxua, nasa eta kurduekin ere. Carlos Cid madrildarra ezagutuko dute, euskara ikasi eta Madrilen euskaraz bizi den irakaslea. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea den Itziar Mendizabal ere izango da saioan.

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1739850/euskara-ezagutzeko-saioa-kike-amonarrizen-eskutik-azteazkenero/


Leave a Reply

*

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...