BERRI FRESKUE

Ikasleak kalera irten dira LOMCE salatzeko

by on Aza.25, 2013, under Sailkatugabeak

Ozen entzun da gaur, berriro, LOMCE legearen kontrako mezua Euskal Herriko kaleetan. Gaur onartu dute hezkuntza erreformatzeko lege hori Espainiako Senatuan, PPren gehiengo osoaren eskutik. 136 boz jaso ditu alde, 81 aurka, eta 3 txurian, UPNko ordezkarienak.

Eguerdirako protesta ekitaldiak deituta zeuden hiriburuetan Senatutik pasako duzue baina ez Euskal Herritik! lelopean, eta Bilbon bi lagun identifikatu dituzte ertzainek. EAJren egoitza nagusi Sabin Etxearen inguruetan izan da; LOMCEren kontrako kartelak jarri nahi zituzten bertan hainbat ikaslek. Eskopeta tiro bat egin dute poliziek airera gazteak sakabanatzeko. Ikasleek beren ekintzaren zergatia azaldu dute: “EAJk ezarriko du erreforma hau hemen, eta bertako arduradun politikoen aurrean protesta egin nahi izan dugu Madrildik datorren inposizio honengatik”. Gazteen arabera, Sabin Etxera heldu direnerako ertzainak bertan ziren eta borrekin saiatu dira ikasleen ekintza saihestarazten.

LOMCEri egindako osoko zuzenketa guztiak atzera bota zituen atzo PPk arratseko bozketan Espainiako Senatuan, eta gaur zatikako zuzenketak aztertzen ari dira. Onartu ez duen aldaketarik PPk. Nagusiena, Gizarte Zientzietako Batxilergoan Matematika ikasgaia derrigorrezko gisara jartzea. Lege proiektuan ez zuten hala jarri, eta, besteak beste, ekonomiaren alorreko elkarteen kexua eragin zuen horrek, lege proiektuak bidea jartzen baitzuen unibertsitatean ekonomia ikasketak egiteko, aurrez matematika ikasi gabe.

Jaurlaritzak helegitea jarriko du

Legea gaur onartuko dute Senatuan, eta Kongresura azken itzulia egingo du ondoren. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri du Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko dutela legearen kontra. Behin eta berriro esan du eskumenak urratzen dituela lege horrek.


Leave a Reply

*

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...