BERRI FRESKUE

Archive for azaroa, 2013

Ikasleek aurreikusitako laguntzak jasoko dituztela ziurtatu du Wertek.

by on Aza.06, 2013, under Sailkatugabeak

Erasmus bekak dituzten ikasle guztiek Gobernuak hasiera batean aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte ikasturte honetan, Hezkuntza ministroak iragarri duenez. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak iragarri duenez, Erasmus Bekak dituzten ikasle guztiek Gobernuak hasiera batean aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte ikasturte honetan. 
 
Wertek Senatuan egin ditu adierazpenak, Gobernuaren kontrol saioa hasi baino lehen, Mariano Rajoy Exekutiboko presidentea ere bertan zela. Gobernuak Erasmus bekadunen eskaerak ulertu dituela esan du Hezkuntza ministroak. Horregatik, Ministerioaren agindu berri batek iaz jasotako laguntza bera jasotzea ahalbidetuko du.

Wert efe

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Senatuan.

Exekutiboko zenbait kiderekin elkarrizketak izan ditu gaur Wertek:  Mariano Rajoy presidentearekin, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearekin eta Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin. Neurria aldatzea erabaki du Wertek, elkarrizketa horiek izan ostean. Erabakia zuzendu izana ukatu du Wertek, eta Ogasun ministroarekin (ikasleei eman beharreko kredituak ordaintzeko ardura izango baitu), Gobernuko presidentearekin eta Exekutiboko presidenteordearekin akordio batera heldu dela ziurtatu du.

Erasmus beka jasotzeko baldintzak aldatu izanak eragin du ika-mika. Joan den astean BOEn kaleratu zituen atzerrira ikastera joateko Erasmus beka jasotzeko ezinbesteko baldintzak, eta, bertan jasotakoaren arabera, aurrerantzean aurretik beka orokor bat jaso izana ezinbesteko baldintza izango zen hilean 150 euroko laguntza jasotzeko. Erabakiak indar politikoen eta Hezkuntzako eragileen kritika ugari jaso ditu. Erabakiak “ezinegon handia” sortu duela onartu du Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramaileak, eta, horren aurrean, irtenbide bat bilatzeko deia egin du.

Bestalde, Europako Btzordeak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio Erasmus bekak jasotzeko baldintzak ikasturtea hasi aurretik aldatu behar zituztela, eta ez orain. Dagoeneko Europako beste unibertsitateetara joan diren ikasleei “zigorra” ezarri zaiela gaineratu du EBk.

Europako Batzordearen gomendioari erantzun dio agintariak. 2008-2009 ikasturtetik Europar Batasunak Erasmus Programako funtsak murriztu dituela (hilero 180 euro izatetik 110 euro izatera pasatu da) nabarmendu du ministroak.

Bekak mantenduko direla errepikatu du Rajoyk

Espainiako presidenteak azpimarratu du Erasmus bekekin iaz jarraitutako prozedura bera erabiliko dela, Hezkuntza Ministroak kazetariei esan zien moduan. Egoera hau ikusita, oposizioko alderdi garrantzitsuena Diputatuen Kongresuan, PSOEk, gobernuari leporatu zion errealitateari bizkarra emana.

“Lotsa ematen du”

Atzerrian aurkitzen diren ikasle euskaldunak eta espainiarrak berehala altxatu egin ziren berri hau entzuterakoan. Guztiek bat datozte esanez Espainiak Europan emandako irudia guztiz lotsagarria dela, europarrek ez baitute sinisten espainiar estatuan ematen ari den egoera hezkuntzaren inguruan.

Ikusiz Wert Hezkuntza Ministroak attzera egin duela guzteik pozik agertu dira baina, espainiar ikasleen egoera eta irudia txarra izaten jarraituko dela esan dute.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1726614/erasmus-bekak–ikasleek-laguntzak-jasoko-dituztela-ziurtatu-du-wertek/ 2013-11-06

Leave a Comment :, more...

Jada 200.000 pertsonek nabigatzen dute interneten euskaraz

by on Aza.03, 2013, under Sailkatugabeak

Eusko Jaurlaritzak lehentasun bezala ikusi du interneten eta sare sozialetan euskeraren erabilera bultzatzea.  Hezkuntza, politika linguistikoa eta kultura sailak kudeatzen dituen datuen arabera, azken hamar urteotan euskeraz nabigatzen duten pertsona kopurua bikoiztu egin da, 100.000 erabiltzaile izatetik 200.000ra pasatu da, sarean ingelesez sartzen diren pertsona kopurua berdinduz. Beraz, azken urteotan garapena nabarmena izan da.

Adibide bezala, sailaren arduradunek zehazten dute euskera Twitter-en erabili daitzekeen 35 hizkuntzen artean dagoela. Datu hau adierazgarria da kontuan hartzen bada munduan 7.000.000 hizkuntza inguru daudela kontuan hartzen bada. Gaur egun, jada 4.700 pertsona baino gehiago euskeraz komunikatzen dira Twitter-en.

 

 

 

El Correo, 13.11.02

Leave a Comment more...

Lehenengo aldiz, “Hamlet” euskeraz

by on Aza.02, 2013, under Sailkatugabeak

Bilboko Arriaga Teatroa Igande honetan aurkeztuko du Shakespeare-en Hamlet euskaraz lehenengo aldiz. Teatro bilbotarrak azaldu duenez, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu konpainiak egindako produkzioa, autore ingelesaren drama hartuko du euskeraz, mende honetan eta euskal lurraldean kokatuz.

Ximun Fuchs-en zuzenpean, Xabier Mendiguren egin da kargu euskerazko adaptazioa egiterakoan, Maika Etxekopar, Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Manex Fuchs, Ander Lipus, Urko Redondo eta Iñaki Ziarrusta protagonistak izanik.

 

20 Minutos, 2013.02.11.

 

http://www.20minutos.es/noticia/1965462/0/

Leave a Comment more...

Supermintzalagunen 20. promozioa martxan da

by on Aza.02, 2013, under Sailkatugabeak

Lehen promozioa Donostian zabaldu zen, eta gaur egun 5.500 superheroi anonimo ari dira Euskal Herri osoko mintzapraktika egitasmoetan. Euskararen alde egunerokoan alea jartzen duten superheroiak omentzea da aurtengo kanpainaren xedea.

Duela 20 urte sortu ziren lehen mintzalagun taldeak Donostian. Bagera Elkarteko orduko kide batzuen artean kezka piztu zen euskaltegiko ikasleek euskara erabiltzeko zituzten zailtasunak ikusita. Horregatik, mintzapraktika modu atsegin eta erraz batean egiteko Mintzalaguna ekimena antolatu zuten. Hasiera batean dozena bat bagerakide euskara ikasle banarekin elkartzen zen, euskaraz mintzapraktika egiteko. Lehenengo urratsak ematen hasi eta Mintzalagun egitasmoa hezurmamitzen joan zen, gaur egun hartu duen hedapenera izatera iristeraino.

Mintzapraktika egitasmoetan euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira euskaraz mintzatzeko ohitura dutenekin, erabileran eragiteko, hizketarako konfiantza hartzeko eta gune berriak eskaintzeko, eta urterik urtera gero eta jende gehiagok ematen du izena. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak izaten dira, eta astean behin biltzen dira. Berbalagun, mintzakide edo solaslagun izena ere hartzen dute, eta 80 herri eta eskualdetan zabalduak daude. Azken urteetan, hirigune handietako egitasmoak indartu dira bereziki, (Donostia, Gasteiz, Iruñerria eta Bilbo ingurua). Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez batzeko konpromisoa hartzea. Parte hartzaileen gorakadan eragin handia izan du azken 6 urteetan Eusko Jaurlaritzarekin izandako elkarlanak.

Aurten, 22 herri eta eskualdek hartu dute parte, eta inoizko bateratuena izan da.

Izena emateko behar den informazioa herriko euskara elkartean, euskaltegian, udalean edota mintzalaguna.org webgunean aurki daiteke.

Leave a Comment more...

Haurren kantuaren txanda

by on Aza.02, 2013, under Sailkatugabeak

Atzo hasi zen Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa eta  entzuleari gehien gustatzen zaion hitzorduetako bat da goizekoa: dena ematera etorritako mundu osoko haurren txapelketa.

Bi urtean behin egiten dute haurren abesbatza lehiaketa, krisia dela eta, eta aurten, iazko hutsunearen ondoren gogotik hartu dute abesbatzen zaleek atzo goizeko ekitaldia. Eguerdira bitartean zazpi abesbatza lehiatu ziren, Txekiatik, Kataluniatik, Espainiatik, Estoniatik eta Errusiatik etorriak. Egitarau zabala eskaini zuten, beren herriko doinuez gain, Tolosara etortzeko ezinbestekoak diren euskal piezak.

Haurren txandaren ondoren etorri zen helduena. Lehiaketaren helburua da estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa eta herrialde bakoitzean kantatzeko dituzten ohitutrak partekatzea; munduko abesbatzarik onenak biltzea, eta, aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea.

1969tik egiten dute. Aurten 45.a da, eta urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da.

 

Leave a Comment more...

Erabili al duzu Skype euskaraz?

by on Aza.02, 2013, under Sailkatugabeak

Hamar urte pasa dira jada Skype aplikazioa martxan jarri zenetik. Orduz geroztik, internet bidez telefono deiak egitea ahalbidetzen duen software honen arrakasta izugarria izan da. Urrun duzun lagun hori gertu sentitzeko aukera eskaintzen du.

Orain arte, ordea, aplikazioak ez zuen euskarazko bertsioa. Honetan ere ez gara atzean geratu, izan ere, euskal lagun talde baten ahaleginari esker,, prest dago Skype euskaraz.

Gure egunerokotasunaren zati handi bat ordenagailu eta bestelako gailuen aurrean ematen dugu. Hortaz, euskaraz bizi nahi izanez gero gailu hauek euskaraz erabiltzea aurrerapauso nabarmena dela gauza jakina da. Skype-aren euskarazko softwarea “Bai Euskarari“, “Lantalan” eta “Azkue Fundazioa” web orrialdeetako euskarazko softwarea atalean lor dezakezu eta oso erraza da Skyppe euskaratzeko behar den fitxategia jaistea. Hauek dira jarraitu behar dituzun pausoak:

1. Kopiatu fitxategia hurrengo direktorioan: Skype duzuen direktorioaren barruan phone izeneko direktorio bat dago. Kopiatu bertan euskara.lang fitxategia. Adibidez: c:/ archivos de programa/ Skype/ Phone/
2. Ondoren, joan Herramientas fitxara eta bertan aukeratu cambiar idioma eta honen barruan beheko partean cargar idioma skype
2. Euskara.lang fitxategia aukeratu eta eman “Cargar”-i eta listo!!

Ziur gaude milaka euskaldunek dagoeneko badutela skype euskaraz. Zuk ere egin froga!

Leave a Comment more...

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...