BERRI FRESKUE

Archive for abendua, 2013

EiTB eta Euskaltzaindia, elkarrekin lan hizkuntza kalitatearen alde

by on Abe.01, 2013, under Sailkatugabeak

Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak 2016. urtera bitarteko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmen horretan jasotzen denez, EiTBko hedabideekkalitatezko euskara-eredu estandarra zabaltzen eta finkatzen lagunduko dute. Aldi berean, euskalkien aberastasuna bistaratzen eta balioan jartzen ere ahaleginduko dira, hizkuntza erregistro egokiak erabiliz, saio bakoitzari eta komunikazio egoera bakoitzari dagokion eran. Irizpideak EiTBren Estilo Liburuak jasoko ditu.

Hori guztia aurrera eramateko, EiTBk Euskaltzaindiaren laguntza eta kolaborazioa izango du. Batik bat, Hizkuntzaren Kalitatearen Behatokitik eskainiko dio laguntza eta kolaborazioa Euskaltzaindiak.

Lankidetza hitzarmen berritua sinatzeko ekitaldian, Andres Urrutia Euskaltzaindiko buruak eta beste hiru euskaltzainek hartu dute parte: Xabier Kintana idazkariak, Adolfo Arejita Iker Saileko buruak eta Erramun Osa idazkariordeak, baita Joseba Zabaleta kudeatzaileak ere. EiTBtik, berriz, Zuzendaritzako beste hainbat kide izan ditu lagun Maite Iturbek: Pello Sarasola ETBko zuzendaria, Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzailea, Andoni Aranburu Estrategia eta Komunikazio zuzendaria eta Asier Larrinaga Euskara Zerbitzuaren arduraduna.

2003. urtean hasi zen EiTB eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza, eta harrezkero kalitatezko euskara sustatu eta zabaltzearen alde lan egin dute elkarrekin bi erakundeek.

Leave a Comment more...

ikasten.net, ikasi euskara nahi duzun tokitik

by on Abe.01, 2013, under Sailkatugabeak

 

Ikasten euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

Ikasten-ek 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak dituzu. Horregatik, denbora pixka bat horri eskaintzea eskatzen dizugu, erraz eta eraginkor ikas dezazun.

Hortik aurrera, zure maila zein den erabaki dezakezu, dagokizun unitatetik hasteko. Horrela, Ikasten ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

Programatik kanpo, audio eta bideo gehigarriak aurkituko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko.

Zorte ona ikastaroekin!

Leave a Comment more...

Euskaltegietako matrikulazioen jaitsiera murriztu egin da 2013an

by on Abe.01, 2013, under Sailkatugabeak

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan duenez, euskaltegietako matrikulazioetan “jaitsiera handia” izan da azken hiru urteotan, baina 2013-2014 ikasturtean joera hori aldatzea lortu dute, jaitsiera % 1ekoa izan baita oraingoan. Baztarrikak prentsaurrekoa eskaini du Donostian, eta pozik agertu da “azken urteotan gertatu den matrikulazioen jaitsiera murriztea” lortu baitute. Izan ere, 2010-2011 ikasturtetik 19 puntukoa izan da jaitsiera hori.

Horrela, Baztarrikak gogoratu dituen datuen arabera, % 6,33ko jaitsiera izan zuten 2010-2011n, % 5,48koa 2011-2012n eta % 7,09koa 2012-2013n. Oraingoan % 1era jaitsi da, “testuinguru ekonomiko zailean: formazioari eta aisialdiari dagokien ikasketa-jardueretan gero eta eskari gutxiago dagoenean”.

“Daukagun testuinguruarekin, jaitsiera murriztea lortu dugu, ikasturte bakar batean gainera, eta 25.000 lagunek euskara ikasteari ekin diote. Balorazio oso positiboa egiten dugu”, adierazi du Baztarrikak. Euskaltegiak zoriondu ditu, eta “egiten duten lan garrantzitsua” goraipatu du.

Sailburuordeak azaldu du “tendentzia aldaketa” dagoela matrikulazioetan, eta, datorren ikasturteari begira, “sendotzen den ikusi beharko da”. Horrela izango den esperantza azaldu du, “tendentzia aldekoa delako”.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak matrikulazioen jaitsieraren zergatiak aztertu ditu, “testuinguruen eta abagune politikoen gainetik“. Besteak beste, ikasleen egoerara moldatzeko, “ordutegi moduluen aldaketa” nabarmen du.

Baztarrikak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan 30 milioi euroko laguntzak aurreikusten dituztela euskaltegientzat; 18 pribatuentzat eta 12 publikoentzat eta udal mailakoentzat. Sailburuordetzak emango dituen laguntzen % 70 izango da, eta 2014an euskaltegiek eskaintzen dituzten moduluen finantziazioa 660 euroan igoko dutela eta banako bekek 100.000 euro gehiago jasoko dituztela, 800.000 euro guztira.

Leave a Comment more...

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...