BERRI FRESKUE

Tag: Erasmus

Ikasleek aurreikusitako laguntzak jasoko dituztela ziurtatu du Wertek.

by on Aza.06, 2013, under Sailkatugabeak

Erasmus bekak dituzten ikasle guztiek Gobernuak hasiera batean aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte ikasturte honetan, Hezkuntza ministroak iragarri duenez. Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak iragarri duenez, Erasmus Bekak dituzten ikasle guztiek Gobernuak hasiera batean aurreikusitako laguntzak jasoko dituzte ikasturte honetan. 
 
Wertek Senatuan egin ditu adierazpenak, Gobernuaren kontrol saioa hasi baino lehen, Mariano Rajoy Exekutiboko presidentea ere bertan zela. Gobernuak Erasmus bekadunen eskaerak ulertu dituela esan du Hezkuntza ministroak. Horregatik, Ministerioaren agindu berri batek iaz jasotako laguntza bera jasotzea ahalbidetuko du.

Wert efe

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Senatuan.

Exekutiboko zenbait kiderekin elkarrizketak izan ditu gaur Wertek:  Mariano Rajoy presidentearekin, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearekin eta Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin. Neurria aldatzea erabaki du Wertek, elkarrizketa horiek izan ostean. Erabakia zuzendu izana ukatu du Wertek, eta Ogasun ministroarekin (ikasleei eman beharreko kredituak ordaintzeko ardura izango baitu), Gobernuko presidentearekin eta Exekutiboko presidenteordearekin akordio batera heldu dela ziurtatu du.

Erasmus beka jasotzeko baldintzak aldatu izanak eragin du ika-mika. Joan den astean BOEn kaleratu zituen atzerrira ikastera joateko Erasmus beka jasotzeko ezinbesteko baldintzak, eta, bertan jasotakoaren arabera, aurrerantzean aurretik beka orokor bat jaso izana ezinbesteko baldintza izango zen hilean 150 euroko laguntza jasotzeko. Erabakiak indar politikoen eta Hezkuntzako eragileen kritika ugari jaso ditu. Erabakiak “ezinegon handia” sortu duela onartu du Alfonso Alonso PPk Kongresuan duen bozeramaileak, eta, horren aurrean, irtenbide bat bilatzeko deia egin du.

Bestalde, Europako Btzordeak Espainiako Gobernuari ohartarazi dio Erasmus bekak jasotzeko baldintzak ikasturtea hasi aurretik aldatu behar zituztela, eta ez orain. Dagoeneko Europako beste unibertsitateetara joan diren ikasleei “zigorra” ezarri zaiela gaineratu du EBk.

Europako Batzordearen gomendioari erantzun dio agintariak. 2008-2009 ikasturtetik Europar Batasunak Erasmus Programako funtsak murriztu dituela (hilero 180 euro izatetik 110 euro izatera pasatu da) nabarmendu du ministroak.

Bekak mantenduko direla errepikatu du Rajoyk

Espainiako presidenteak azpimarratu du Erasmus bekekin iaz jarraitutako prozedura bera erabiliko dela, Hezkuntza Ministroak kazetariei esan zien moduan. Egoera hau ikusita, oposizioko alderdi garrantzitsuena Diputatuen Kongresuan, PSOEk, gobernuari leporatu zion errealitateari bizkarra emana.

“Lotsa ematen du”

Atzerrian aurkitzen diren ikasle euskaldunak eta espainiarrak berehala altxatu egin ziren berri hau entzuterakoan. Guztiek bat datozte esanez Espainiak Europan emandako irudia guztiz lotsagarria dela, europarrek ez baitute sinisten espainiar estatuan ematen ari den egoera hezkuntzaren inguruan.

Ikusiz Wert Hezkuntza Ministroak attzera egin duela guzteik pozik agertu dira baina, espainiar ikasleen egoera eta irudia txarra izaten jarraituko dela esan dute.

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1726614/erasmus-bekak–ikasleek-laguntzak-jasoko-dituztela-ziurtatu-du-wertek/ 2013-11-06

Leave a Comment :, more...

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!

Blogroll

A few highly recommended websites...

    Archives

    All entries, chronologically...